Juan de la Cosaren mapa Amerika irudikatzen duen lehen mapamundia da. Inskripzio batek dio Juan de la Cosa itsasgizon kantabriarrak egin zuela 1500.urtean, Cadizko El Puerto de Santa Maria herrian. Errege Katolikoen Gorteko kide boteretsu baten aginduz egin zela esaten da, eta ziurrenik horrek zerikusia du maparen apaindura aberatsetan. Mapak Amerikaren irudikapen zaharrena (kontserbatu den zaharrena) islatzen du. Bertan, XV.mendearen amaiera arte, Espainia eta Portugalek Ameriketara eginiko espedizioetan aurkitutako lurrak agertzen dira. Mundu Zaharraren zati handi bat ere erakusten du, Erdi Aroko portularren estilo tipikoaren arabera, Vasco de Gama 1498an Indiara iritsi berriaren albisteak barne. Kristobal Kolonek Indietara egindako lehen bidaien lekukoek egindako kartografia-lan bakarra da Juan de la Cosaren mapa. Kuba, ordea, uharte bat bezala irudikatzen da, Kolonen iritziaren kontra, Asiako penintsula bat kontsideratzen baitzuen. Aldi berean, mapak, San Kristobalen irudia dakar aurkitzailea islatu nahian (Erdialdeko Amerika gainean kokatua dago).
Developed by StudentB